Maridomingik eta Olentzerok bisita eginen dieten Lizarraldeko haurrei. Izaki magikoei dagokien bezala, azti jokatuko dute eta aldi berean hainbat herritan ibiliko dira. Hala, igandean, abenduaren 24an, egun osoko proposamena dakar:
- Goizean, 12:00etatik aurrera Santiago Plazan: hamaiketakoa, Kulkiren jolas-parkea, bertsoak, trikiak eta txokolotea.
- Arratsaldean, 17:00etan Lizarra Ikastolan elkartuko dira eta 17:20an kalejiran abiatuko dira hiriko karriketan barrena. Azkenik, 18:30 aldera, San Martin plazan musika, potea eta agurra izanen dira.