Igandean “Euskara Plazara”, bitartean erakusketa txikia Villatuertako kiroldegian

Erakusketa 1

Datorren igandean Euskara Plazara jai xumea eginen dugu Villatuerta kiroldegian. Haur jarduerak, bertso-kantu bazkaria… hemen egitarau osoa eta hemen bazkariko txartelen salmenta guneak. Dena igande honetan, urriak 23, Villatuertako kiroldegian.

Horrekin batera, baina aste honetan zehar, erakusketa txiki bat jarri du euskara zerbitzuak. Bertan tokiko euskararen aztarna batzuk, euskararen bilakaera zenbait mapen bitartez (toponimia, Elizaren lanak, behaketak…), Nafarroako euskara zerbitzuen kokapena eta lana… hau da, labur-labur euskararen inguruko hainbat gai jorratuko dira. Besteak beste, Irantzu Mankomunitateko euskara zerbitzuaren bilakaera gorabeheratsua, bertan aritu eta ari diren teknikariei aurpegia jarriz:


Euskara Zerbitzua bilakaera

Hemen erakusketatxoaren beste bi argazki:
Erakusketa 2Erakusketa3

Aurreko artikuluaOstiralean kontzertua Katxetas tabernan: Herri oihua
Hurrengo artikuluaHitzordua 26an Lizarran: Plan Estrategikoa