Gaurkoan hiru liburu gomendioa Oihana Etxenikeren eskutik:
Haurrentzat (6-8 urte), IZAN ZUHAITZ!, Maria Gianferrari. IBAIZABAL, 2022
Ipuin hau oso interesgarria da. Naturaz eta zuhaitzez hitz egiteaz gain geure baloreez hitz egiten du. Hala nola, kooperazioaz, bakardade ezaz eta gure ingurunearekin dugun konexioaz hitz egiten digu.
Gazteentzat (13 -14 urte), GARIREN HITZAK, IDOIAREN HITZAK, Fernando Morillo. GAUMIN, 2018
Hau oso istorio fina da, nerabeentzako idatzia. Harreman bateko bi ikuspuntuak kontatzen ditu, bai Idoiarenak baita Garirenak ere. Oso arina eta interesgarria da. Oso erraz irakurtzen da.
Gazte-helduentzat, IHES BETEA, Anjel Lertxundi. ALBERDANIA, 2006
Nerabe zein helduentzako liburua. Anjel Lertxundik modu arinea. II. Mundu Gerran kokatzen den kontakizun honek liluratuko zaitu! Izan ere, hausnarketa, suspentsea eta jakin-mina elkar txandakatzen ditu idazleak irakurleak istorioaren amaierara iristeko.Akaso ez al duzu Warner gazte Hitlerzale honen sekreturik handiena jakin nahi?