“Hazi eta Irabazi D ereduan” kanpaina bukaera otsailaren 16an

Irrien lagunak

Joan den astean Irrien Lagunak klubarekin D ereduaren aldeko jaia egin zuten Gareseko eskolan. 300 lagunetik gora batu ziren bertan eta kantu anitzetaz gozatzeko aukera izan zuten txikiek eta ez hain txikiek. Jai hori Entitate publiko askoren D ereduaren aldeko kanpainaren baitan kokatzen zen. Kanpaina honen bukaera Iruñeako Anaitasuna kiroldegian izanen dugu datorren otsailaren 16ko jaialdian. Bertan puzgarriak, 10:00etan hasi eta 14:00ak bitarte puzgarriak, tailerrak eta Laguntasunaren Sekretua espektakulua izanen dira. Garesko Udalak banatutako sarrerak eskuratzerik ez baduzue izan, Karriki Elkartean edota 012ren bitartez eskuratu ahalko dituzue.

Ekimenaren antolatzaileak Nafarroako 15 Udal eta bestelako entitate publiko; tartean, Garesko Udala.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena