Otsailean zehar Lizarrako bi pertsonak bertako hainbat komertzio bisitatuko dituzte Bai Euskarari Ziurtagiriari buruzko oinarrizko informazioa emateko eta martxoan egingo den bilera informatibo batera gonbidatzeko. Bilera informatibo hori martxoaren 4an izango da, 20:30ean Lizarrako Maria Vicuña gaztelekuan.
Helburua da Lizarra inguruan Bai Euskarari Ziurtagiriaren berri ematea, bertako komertzio, enpresa eta elkarteei Ziurtagiriak dakartzan abantailak azaltzea eta Bai Euskarari Ziurtagiria ahalik eta gehien zabaltzea.
Gogoratuko duzuenez, azkeneko Kotarroan Lizarran Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu dutenekin solasaldia izan genuen; bertan, egun Lizarran Ziurtagiria eskuratu duten 7 ostatu, denda, elkarte eta bestelako entitateek haien iritzia partekatu zuten gurekin.




