Gaurtik aurrera Errigora saskiak eskuragarri: 40 saski Lizarran eta 19 Garesen.

Guztira, Euskal Herrian, 12.000 Errigora saskitik gora banatuko dira datozen egunotan, horietarik Izarbeibarren 19 saski eta Lizarran 40 saski (AEKn 35 eta Ikastolan 5).

Bestalde, jakina den bezala saski bakoitzaren %25a, 12.5 euro beraz, Nafarroako hegoaldeko euskalgintzari bideratu zaio, aurten 157.000 € guztira. Izarbeibar eta Lizarran 59 saski saldu direnez 737,5 euro izanen dira. Diruz lagunduko diren egitasmoak: Erriberako ikastolak, Euskaraz bizi eta ikasiko Hamarratz proiektua eta Erriberako AEK izanen dira.

Saskiak gaurtik aurrera, azaroak 24 asteartea, jaso ahalko dira.

Hemen Ablitaseko auzolaneko giroa… ederra, ezta?

Aurreko artikuluaArgia aldizkarian: “D ereduaren epika”. Abartzuza, Lezaun eta Ameskoako eskolak.
Hurrengo artikuluaLarunbatean, Garesen, EH Sukarraren kontzertua eta kultur zikloaren afaria