Gaur, astelehena, 20:00etan bilera berri bat eginen da Lizarrako Gure Hizkuntza elkartean. Joan den astean egindako bileran egoeraren berri eman zen eta baita honako artikulu hau prestatu ere: “¿Sabías que ‘cultura’ también se escribe con ‘k’?“. Bertan Lizarrako Udalak lanpostuei dagokionean hartu duen bidea azaltzen da, hurrengo urratsen berri ematen da modu dibulgatiboan. Une honetan mahai gainean dagoen proposamena guztiz kaltegarria da euskararentzat eta PSNren esku dago hori aurrera ateratzea edo ez. Aldeko botoa eman, edo abstentzioa, berdin du, emaitza bera litzateke, euskaldunon eskubideak murriztu. Kontrako botoak baino ez du balio.