Gau Beltzak txoko berriak bete ditu

Poliki-poliki Gau Beltzak eremu berriak hartzen ditu. Eskolen bultzadak ohiturak berreskuratzen eta birsortzen lagundu dute eta askotan horien bultzatzaile nagusiak izan dira. Neguko ospakizunek lurrari lotzen gaituzte, naturari, eta nolabait, XXI. mendea atzean utzi gabe bada ere, baita gure arbasoen sinesmenei.

Hala, Remontival ikastetxeko D eredua ere batu egin da Gau Beltzaren ohitura birsortzera eta uhina zena olatu bilakatzen lagundu dezake. Inauteriek, Gabonetako ospakizunek, Santa Agedak… gure hizkuntzak kaleak eta plazak behar ditu eta euskaratik antolatzen diren plaza-festak.

Garai bateko landa eremuko ospakizunak aterpe topatu du hiriko karriketan, eta orduan ospatzen zen Arimen Gauak edo Domu Santu egunak, irudia gaztetuta eta giza-balore ugari berreskuratuta, Gau Beltzaren formatuarekin hartzen ari da forma. Itxura erakargarria, edukiz hornituta, eta guraso zein zentro ekintzaileak. Hori da euskarak behar duena. Arlo guztietan eta uneoro. Bejondeizuela eta segi aurrera, Gau Beltza geratzeko etorri da!

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena