Euskaraldia hasteko bi aste baino ez dira geratzen, datorren asteko ostiralean ekingo diogun ariketa sozialari. Azaroaren 18tik aurrera erronka kolektibo eta pertsonalek blaituko dute euskararen geografia, Euskal Herria. Hala, parte hartu nahi baduzu, izan zure hizkuntza ohituretan eragin nahi duzula (kultur kontsumoa, zure lagun, ezagun edo senideren batekin duzun harremana, ezezagunei agurrak, eta abar) eta besteen ahalegina lagundu nahi duzuela (Ahobizi edo Belarriprest bezala aurkeztea besteei ere lagundu egingo die), ez itxaron, lotura honetan izena eman edo, aurreko edizioetan parte hartu baduzu, berretsi aurtengo parte hartzea: https://izenematea.euskaraldia.eus/
Bestalde, Euskaraldiaren ikurretako bat dira Ahobizi eta Belarriprest txapak. Partaideek bere txapak eskuratzeko txandak egingo dira datorren astean. Hala, astelehenetik ostegunera (azaroaren 14tik 17ra), Foru plazan izanen gara 17:30etik 19:30era (Angela ondoko arkupeetan). Azaroaren 15ean, asteartea, baita goizean ere, 11:30etik 13:30era.