Garesko udalak antolaturik, honako eskaintza jaso dute gurasoek: “Euskalduna bazara hemen baliabide dibertigarriak topatuko dituzu zure seme-alabekin euskaraz jolasteko”.
-0 eta 6 urte bitarteko umeak dituzten gurasoentzat eta etorkizunean ere izanen direnentzat. Arloko profesionalentzat.
–Azaroak 5 eta 12, ostegunetan 17,00etatik-19.00etara
-Tokia: Haur Eskolan (0-3)
-Izena eman eta prezioa: 5 € familiako. Garesko udalean. Urriaren 2a baino lehen
Haurtzaindegi zerbitzua izanen da. Saioaren bigarren orduan umeekin praktikan jarriko da ikasitakoa. Materiala lehenengo egunean banatuko da. Dindaia Fundazioak eskainia.