Gabonak euskaraz familian: antzerkia eta zinema

Gabonak kontsumismoaren ikur nagusi bilakatu diren honetan, halere, badira elementuak horri zentzua ematen diotenak. Horietako bat da planak familian egitea.

Abenduaren 24an, jakina, Olentzero eta Mari Domingi jaun-andre eta jabe ditugu. Eguerdian izanen ditugu Kulki jolasak, txokolatea, musika, bertsoak… Los Llanos Kulturaguneko atzeko aldean. Eta, arratsaldean, betiko kalejira San Martin plazaraino.

Abenduaren 29an, Itsasmaite, itsasoak maitatu antzezlana 18:00etan Los Llanos Kulturagunean. Sarrerak online eta txarteldegian 6 euroan.

Urtarrilaren 3an Super Charlie eta 4an Tigre Galdua filmak 17:00etan Los Llanos Kulturagunean, adi! aldi berean film bera gaztelaniaz ere emango baita ondoko aretoan, aukeratu euskara! Sarrerak online eta txarteldegian.

 

Aurreko artikuluaEuskaraz ongi pasatzeko aukera «Hamar gutxitan plazan»: Lua Kanpion eta Maitane Rivero
Hurrengo artikuluaAbendu musikala Estellerrian: Maddi kontzertuan