
(Blog-sarrera honen argazki guztiak Foto-Lizarratik hartuak dira)
Rally-an zazpi igarkizun zituzten lagun eta horiekin argazkirako gaia topatu behar zuten hirian barrena. Albiste honetan dituzue igarkizunak (iaz bezala aurten ere euskaraz eta gaztelaniaz egiteko aukera izan da, euskaldunek bi arrasto baten beharrean!) eta gai bakoitzeko argazki irabazlea.
Igarkizunak:
ordena iraulia,
San Pedron hartzen zaitut,
Ororen hasiera eta bukaera.
Ruako San Pedroren krismoia

Harrizko oihala
Bidearen zaindari,
Jakueren gurutzea
eta errota zaharra.
Harresiak

Lagran aldean jaio naiz,
eta Arga eta Aragoirekin batera,
San Adrianen hiltzean,
txikia zena handi egiten dugu.
Ega ibaia

Kirol bat, pilota bat
bi horma, besapea,
besagaina eta utzialdia zabalean…
Errebotatzen duen txapa.
Frontoia

Diote kristaua izan nintzela,
baina Santa Maria naiz;
Gaztelukoa naizela diote,
baina justu ondoan nago.
Gazteluko Jus Santa Maria

ERROko mendatean gora,
Maskorra lepoan,
Eskuan makila eta,
SAntua buruan.
Erromesa

Kartzela honetara igotzeko
eskailerak daude, aldapa dago,
eta nire harresian ikusiko
hainbat gezi leiho.
Kartzela zaharra eta zubia




