Ferietako bertso afarirako txartelak salgai jada

Azken urteotan legez, San Andres ferien bezperan, ostiralean, bertso afaria antolatu du bertako bertso eskolak. Aurten bertsolari ospetsuak izanen ditugu hitzarekin jolas: Amets Arzallus eta Jon Maia.

Iaz irekitako bideari jarraipena emanez, aurten ere Bota Peñan izanen da bertso-afaria. Azaroaren 29an, ostirala, 21:30 aldera izanen da. Txartelak jada eskuragarri dituzue ohiko lekuetan: Lizarra Ikastola, euskaltegia, Katxetas taberna eta Ino liburu-paperdendan. Hogei euroan.

Aurreko artikulua[Bideoa] Gau Beltza Zumadia eskolan
Hurrengo artikuluaEtorri gurekin berba, solas eta mintza egitera! Izan mintzakide eta solas-lagun!