Etorri gurekin berba, solas eta mintza egitera! Izan mintzakide eta solas-lagun!

Mintzapraktika bospasei laguneko taldetan elkartuta egiten da eta parte hartzeko bi baldintza bete behar dira: euskaraz komunikatzeko gai izatea eta astean ordubetez elkartzeko prest egotea. Une hau gakoa izaten da Mintzakideren ikasturterako: solas-lagun berriek ematen duten izena (online lotura honetan egin daiteke), mintza-taldeak elkartzen hasten dira…

Horretarako, egitasmoaren dinamizatzailea euskaltegietako taldeetan aurkezpenak egiten ari da, izen emate fitxak biltzen eta azaroan mintza-jarduera bat antolatuko da: Mintza-sukaldaritza tailerra (eta ondoko afaria). Kanpainaren barne, ostegunean zenbait mintzakide bildu ziren Santiago plazan argazkia ateratzeko.

Hainbat mintzakide herritarrak euskaraz mintzatzera animatzen

Azaroak 22 mintza-sukaldaritza tailerra (eta afaria). Izena eman!

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena