Familientzat asteburuan: ‘Dragoiaren gidaria’ filma eta ‘Numenak’ antzezlana

Datorren asteburuan, azaroak 12 eta 13, familiek bi aukera eder dituzte antzokian gozatzeko, batetik Dragoiaren gidaria animazio filma eta bestetik Numenak antzezlana. Adi! Ze larunbatean ordutegian bat egiten baitute biek! Sarrerak salgai jada.

Dragoiaren gidaria: Istorioak Firedrake dragoiaren abenturak kontatzen ditu. Dragoi gaztea da, gizakiengandik basoan ezkutatzen ibili beharraz nekatuta dagoena eta leinuko nagusiei jada benetako dragoia dela erakusteko irrikan dagoena. Izan ere, gizakiak dragoien azken babeslekua suntsitzeko zorian daudenean, orduan ekingo diote Firedrakek eta bere lagun Gorritxok, ezkutuan, Zeruaren Ertza-ren bila joateko abenturari, kondairak dioenez bertan baitago dragoien santutegia. Bilaketa-bidaia horretan Firedrakek eta Gorritxok Ben ezagutuko dute, eurekin bat egingo duen kaleko mutil umezurtza. Baina laster igarriko diote ez doazela bakarrik… Zatartor atzetik doakie-eta. Munstro izugarri ikaragarria da, eta asmo bakarra du: Lurreko dragoi guztiak aurkitu eta akabatzea.

Numenak. Inguru menditsu batean Lambro eta Lekak, bi galtzagorri bihurri, ez dakite non duten ama. Ieltxuak, kasu honetan txori batez irudikatuta, zalantza hori ebazten lagunduko dituela baiezten die; aldiz, okertu eta galdu besterik ez ditu egiten. Bidean, gure protagonistek pasarte dibertigarrietan pertsonaia mitologiko desberdinekin eginen dute topo; Basajaun, Lamia, Sorgina, Gentilak, etabar.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena