Euskaraldia datutan: Euskal Herria eta Lizarraldea

Euskaraldiaren bigarren edizioa amaitu berritan, Euskal Herri mailako lehen datuak aurkeztu dituzten hedabideetan. Honela, osotara 179.780 lagunek parte hartu dute, %77 Ahobizi eta %23 Belarriprest. Emakumeak ere gehiago izan dira, %62. Lizarraldeko datuek ere joera bera adierazten dute, emakumeak %61 izan dira Lizarraldean, hortaz ia datu bera. Hartutako roletan baina, Ahobiziak gehiago izan arren, aldea egon da Euskal Herria eta Lizarraldearen artean:

Ahobizi eta Belarriprest parte hartzea, Lizarraldea eta Euskal Herria konparatzen

Bestalde, herrialdeka aztertuta, parte hartzaile gehienak gipuzkoarrak izan dira, %44, ondoren bizkaitarrak %34,25, nafarrak %11, arabarrak %8,5, lapurtarrak %1,5, baxenafartarrak %0,5 eta zuberotarrak %0,1. Azkenik, euskal diasporako herritarrak %0,25 izan dira. Nafarren pisua kopuru erlatiboetan zertxobait handitu da, aurreko edizioan %10 izan baitzen.

Bestalde, Euskaraldiaren bigarren edizioak aurrekoaren %80 izan da parte hartzaile kopuruan. Lizarraldean aldiz bi datu eman dezakegu, aurreko edizioarekiko %96 edo %104 (Zirauki eta Mañeru barne). Hortaz, ez da datu txarra, aurreko edizioko kopuruetan mugitu baita Lizarraldea.

Azkenik, adin-tarteari dagokionez, Euskal Herrian gazteak %23 izan dira (16 eta 29 urte artean), 30 eta 44 urte artekoak %35 izan dira, 45 eta 59 adin bitartekoak %29 eta 60 urtetik goitikoak %12. Lizarraldean ez da harritzekoa adin-tarterik gazteenak oro har batazbestekotik gora izatea, baina nabarmentzekoa da adinekoen parte hartzea, Euskal Herriaren parekoa izan baita.

 Parte hartzaileen adina konparatzen, Lizarraldea eta Euskal Herria

Ditugun azken parte hartze datuak Lizarraldean:

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena