Gaurko egunean Nafarroaren eta Euskararen Nazioarteko egunak ospatzen ditugu, hori dela eta gure hizkuntzaren inguruko zenbait bideo argitaratzen joanen gara gaurko egunean zehar. Denek euskararen inguruan esateko zerbait dutelakoan, gustatu zaigulako, euskaraz gozatu dugulako berauek ikustean… hona hemen lehena, Euskal Herrian Euskaraz-en eta Askapenaren eskutik jasotako bideoa:
Herrialde Katalanetatik (katalaneraz) , Maputxe Herritik (maputxeraz), Aragoitik (aragoieraz), Korsikatik (korsikeraz), Bolibiatik (aimaraz), Irlandatik (Irlandako gaeleraz) eta Japoniatik (euskaraz) iritsi zaizkigun mezuekin osatu dugun ikus-entzunezkoaren helburua zera da: Euskararen Nazioarteko Egunean, munduko herrien arteko elkartasuna jorratu eta ikustaraziz, herri mugimendutik euskaldun eta euskaltzaleei mezua zabaltzea aurrerantzean ere euskararen alde lan egiten jarrai dezaten.



