Euskararen Nazioarteko Eguna bideotan, gaur ETB1ean: “Euskara Munduan”

Gaurko egunean Nafarroaren eta Euskararen Nazioarteko egunak ospatzen ditugu, hori dela eta gure hizkuntzaren inguruko zenbait bideo argitaratzen joanen gara gaurko egunean zehar. Denek euskararen inguruan esateko zerbait dutelakoan, gustatu zaigulako, euskaraz gozatu dugulako berauek ikustean… hona hemen hirugarrena, Euskara Munduan dokumentala. Gaur gauean, 22:25ean, ETB1ean eskainiko dute. Doala aurrerapen txiki bat hemendik:

oso goxua izan zen gainera bere arrazoia ere, zergatik zaude hemen, eskola hauetan, edo zer nahi duzu eta esan zidan: “nik amona euskalduna nuen, bueno nuen eta dut oraindik”, baina alzheimerra jota amona euskarara bueltatu zen eta euskaraz ikasi nahi zuen zerbait amona ulertzeko edo amonari esateko egun on, eskua laztandu esateko maite zaitut eta, euskararaz esan nahi zion.

Aurreko artikuluaEuskararen Nazioarteko Eguna bideotan, bideoklipa: “Gosariak, zoroetxeko harresia”
Hurrengo artikuluaAsteartean “Koka kola eta barea” ikuskizuna, Lizarran 19:30ean