Euskararen memoria guneak: «Bargagorria»

Bargagorriko gaina; eskuinean, Belastegiko mendi-hegalak; urrutian, Jurramendi.

Kotarro aldizkariko Euskararen memoria guneak Estellerrian atal finkoari 68. Kotarron (2024) ekin diogu. Lehenbiziko ale honetan Bargagorria izeneko kokalekuari eta toponimoari buruz arituko gara eta, hain zuzen ere, Bargagorria ezizenez idazten du gure kolaboratzaileak.

Atal honen asmoa da gure eskualdean euskarak utzitako aztarnak eta lekuak lotzea, euskararen memoria-lekuak identifikatzea eta poliki-poliki bertako euskaldun euskaltzaleen identitatea sendotzea toki fisikoak eta historia lotuz. Kotarro 71 honetan «Bargagorria» ezagutuko dugu.


Bargagorria

Non aurkituko da «Estellerriko eskua»? Non ote dira Estellerriko euskararen lehen aztarnak? Estellako Lizarra auzoko zorupean, errotonda baten azpian lurperaturik? Ameskoagainako erkametz baten sustraietan? Auskalo, baina, aurkitu arte, irudimenari utzi behar diogu hegan egiten.

Eta gaur, atal berri honen lehen emanaldian, antzinako herrixka batean imajinatuko dugu, Altikogainaren azpian, Eraul eta Larrionen artean dagoen Bargagorriko aztarnetan. Garai hartako euskaran mintzatzen ziren bertako biztanleak? Baskoiaz? Toponimoa bera euskaraz mintzo zaigu, baina irudimenak urratu dezala bidea…

Aurreko artikuluaEuskararen memoria guneak: «Santiago plaza»
Hurrengo artikuluaEuskararen memoria guneak: «Kaputxinoen komentua»