Euskararen Giltza Lizarrako Lorena Martinezek dauka

Lorenari euskararen giltza

Giltza Lorena Martinezek dauka. Bera izan da lehiaketaren irabazlea. Lizarrakoa da eta bertako Beinat Etxepare euskaltegian euskara ikasten hasiko da, laster abiatuko den ikasturte berrian. Beste herritar askok bezala, urrats garrantzitsu bat eginen du euskararen normalizazioan. Euskara ez jakitetik euskalduntze bidean jarriko da. Haiek dute giltza. Zorionak Lorena!

Bide batez, gogoratu Beinat Etxepare (Lizarra), Errobi (Gares) eta Galtzagorri (San Adrian) euskaltegietan izen emateko azken eguna dela gaur, animatu zalantzan dauden lagunak euskaltegira!

[youtube http://www.youtube.com/watch?v=wXc6QD-cd5g&w=560&h=315]

Bideoan Nafarroako euskaltegietako ikasleen artean giltza bat ezkutatu egin zen eta giltza topatzen dutenen artean, ikasturte berriaren matrikula zozketatu da. Lizarrako Lorena izan dugu irabazlea euskaltegien ekimen polit honetan.

Herritarrek egiten dute, Gobernuak egin ez duen bitartean artikulua Nafarroako Gobernuko 2012ko diru laguntza politikaren inguruan eta euskaltegien errealitatearen inguruan.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena