Euskaraldiaren gune ibiltaria Lizarran: argazki galeria, bideoa eta txapa-banaketarako datak

Gero eta gutxiago falta da Euskaraldirako eta horren lekuko atzoko arratsaldea Lizarran. Informazio gune ibiltariak Santiago plaza bisitatu zuen eta ongi etorri beroa jaso zuen. Besteak beste hor izan genituen Kantuz Txikiko lagunak giroa lehen orduan berotzen, photocall-a eskutik eskura ibili zen, bi herri argazki egin genituen, eta Xaiburu triki eskolak maisuki eman zion amaiera arratsalde eder honi.

Horretaz gain Euskaraldia batzordeko kideak tarte bat aprobetxatu zuten bilera azkarra egiteko, eta besteak beste, adosteko nola banatuko zaizkien txapak Ahobizi eta Belarriprest erronkak hartzen dituztenei:

  • Azaroaren 14tik 17ra (astelehenetik ostegunera), 17:30etik 19:30era txandak egingo dituzte batzordeko kideek Foru plazako arkupeetan (Angela gozotegiaren ondoan).
  • Azaroaren 15ean (asteartea), gainera goizez ere egingo da, 11:30etik 13:30era leku berean.

Ostiraleko argazkiekin bideo-muntaia:

Ostiraleko argazki galeria Flickr-en bilduma honetan:

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena