Bertso afari bikaina eta Euskaraldia hormirudi berria

Ostiralean 80 bat bertsozale bildu ziren Zurukuaingo elkartean, Saioa Alkaiza eta Julio Sotoren bertsoei adi-adi. Horren aurretik eta bertso saioaren atsedenean, giro paregabea elikatzen aritu ziren trikitilari eta pandero-joleak.

Horren aitzin, Ahobizi edo Belarriprest konpromisoak hartu edo berretsi dituzten herritarrek zegozkien txapak hartu ahal izan zituzten eta, gainera, herritarrek arratsaldean bertan margotu ahal izan zuten Euskaraldia hormirudia frontoiaren atzekaldean.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena