Euskaraldia III: txapak noiz eta non, ekitaldiak hemendik hara

Euskaraldiaren III edizioa hemen da

2022a hitzaren eta ekintzaren urtea izango da. Izan ere, bai aurten burutu den 22. Korrika, bai hastear den Euskaraldiaren hirugarren edizioa, bat datoz: Hitzaren eta ekimenaren behar dira, eta euskaltzaleak kalera ateratzeak, euskararen aldeko ekimen jendetsuek eta euskararen ezagutza zein erabilera areagotzeko urrats sendoek berebiziko garrantzia dute. Korrikak «Hitzekin», hitz eta ekin, eta Euskaraldiak «Hitzez ekiteko garaia».

Bada, Lizarraldean gogotsu ekingo zaio ariketa erraldoiari, hala, urriaren 14an Euskaraldiaren gune ibiltariak Lizarra bisitatu zuen, musika, informazioa… Xaiburu triki eskola eta Kantuz Txikiren laguntzarekin irudi ederrak utzi zituzten parte hartzaileek. Zer esanik ez urriaren 21ean Zurukuainen: Saio Alkaiza eta Julio Sotorekin bertso afaria, Euskaraldiaren hormirudia margotzea…

Izen ematea: Ahobizi edo Belarriprest aritu nahi duzu?

Lehenbizi, parte hartuko duzula adierazi beharko duzu. Hori online egiten da honako webgunean: https://izenematea.euskaraldia.eus/

Bertan bi aukera izanen dituzu, batetik, ez baduzu aurreko edizioetan izena eman, izen emate berria egin beharko duzu, zure konpromisoa / rola aukeratuz.

Aldiz, aurreko edizioetan izena eman baldin bazenuen, webgune horretan bertan zure eposta idatzi (aurreko edizioetan erabili zenuena) eta berresteko aukera izanen duzu. Edo aurten ez parte hartzeko, eta baita rola aldatzeko modua ere.

Txapak: non eta noiz banatuko dira?

Behin izen emate berria eginda, edo berretsita, aukeratu duzun rolerako txapa hartu beharko duzu, Euskaraldia garaian ikusgarri egiteko beste parte hartzaileen aurrean. Lizarran, Foru plazako arkupeetan banatuko dira, Angela gozotegitik gertu. Azaroaren 14tik 17ra, astelehenetik ostegunera, 17:30etik 19:30era. Eta, azaroaren 15ean, asteartea, baita goizean ere, 11:30etik 13:30era.

Irantzu Mankomunitateko herrietan, momentuz bi hitzordu jarri dira: azaroaren 18an Allozko ekitaldian arratsaldean eta 19an Villatuertakoan.

Agenda: Erronkak errazagoak dira elkarrekin

Hona hemen beste Ahobizi eta Belarriprestekin topo egiteko hitzordu aproposak:

Azaroaren 18an, ostirala, Allozko elkartean 19:00etan, eskualdeko Euskaraldiaren hasiera ekitaldia izanen da, eta jarraian «Gurerara» Oskar Estangarekin: Bertsolaritzatik hartutako bapaterako tresnekin eta musika urbanoko oinarriak erabilita (reggae, hip-hop, trap, flamenko, salsa…) momentuan ikusleekin ateratako gaien, ideien, pertsonaien… inguruan kantak inprobisatuko dira. Egun berean 20:00etan Garesko Vinculo Etxean: «Sua» komikiaren aurkezpena eta kontzertu xuema. Gonbidapenak Garesko Udaletxean.

Azaroaren 25ean, ostirala, Garesko Vinculo Etxean: «Katuen Kontuak» kontzertu kantatua 20:00etan. Emanaldiak musika eta literatura uztartzen du. Dozena bat kantu Ines Osinagak eta kantu bakoitzari sarrera literario bat Joseba Sarrionandiak. Gonbidapenak Garesko euskara zerbitzuan eskura daitezke.

Azaroaren 26an, larunbata, Lizarran Kantuz 19:00etan Baxe Nafarroa kaletik abiatuta.

Azaroaren 27an, igandea, «Txapeldun bihotza», umorezko bakarrizketa Muetzen (Gesalazko udaletxeko ganbaran) 12:00etan. Ainhoa Ruiz aktore nafarrak interpretatutako bakarrizketa honek maitasun erromantikoaren mitoak aztertzen ditu. Hala, gure protagonistak bere bizitzaren ibilbidea egingo du boxeo ring batean sartuta, eta barrez eta konplizitatez KO utziko gaitu laugarren roundean.

Azaroaren 29an, Lizarran, saio bikoitza, batetik 18:15ean Txokolipuinak Jaione Urtasun ipuin kontalariarekin Alfonso Ugarte aretoan eta 18:30ean «Luze edo Motz» umorezko bikarrizketa Gazteriaren Etxean: Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai aktoreek generoa hartuko dute umoregai, gure gizartea zertan luze eta zertan geratzen den motz galdetzeko: hilekoa, menopausia, ligatzeko teknikak eta sexua izango dituzte hizpide, besteak beste. Barrez lehertzeko terapia aparta!

Abenduaren 2an, 19:00etan Lizarrako euskararen hitzaldia Sugarra Gaztetxean eta 21:30ean San Andres ferietako ostiraleko bertso afaria bueltatuko da Bota Peñara: Aitor Sarriegi eta Jexux Mari Irazu. Txartelak 20 euroan Katxetas, Ino, Ikastola eta euskaltegian.

Abenduaren 3an, Lizarran Kantuz berezia 12:00etan. 3an eta 4an, «Yoko eta Lagunak» animazio filma 17:30ean Los Llanos Kulturagunean eta 2tik 6ra «Kepa Junkera, berpiztu» dokumentala leku berean.

Ondoren, abenduaren 3an eta 8an Karlismoaren Museoan bisita gidatu bana izanen dira euskaraz. Biak 12:30ean.

Eta honakoak dira aurten Lizarran izena eman dute Ariguneak

Alexander, Ametsa taberna, Andrea Sanjurjo optika, Ekolore jostailu denda, ELA sindikatua, Eroski kooperatiba, Garean euskaldunon elkartea, IES Tierra Estella – Lizarraldea BHI, Iosebe Ileapaindegia, Izarra beilategia, Lizarrako bertso eskola, Lizarra Ernai, Lizarraldeko AEK euskaltegia, Mugitu Abentura, Optika Lizarra, Plisti Plasta familia eta jolas gunea, Remontival I.P., Sugarra Gaztetxea eta Uztaldibiok.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena