Euskaraldia 2019-2020: herri-batzordeen izen ematea zabalik

Herri-batzordeek Euskaraldian izena emateko aukera zabaldu da jada. Berez, bigarren edizio hau datorren urteko azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo gauzatuko bada ere, bada zer antolatu eta prestatu ordura arte, poliki-poliki, emeki-emeki. Herri batek izena emateak baditu epe luzera ondorioak, besteak beste:

  • Herrian batzorde bat eta, bederen, ordezkari bat izanen dira. Azken honek/hauek zuzeneko jakinarazpenak jasoko ditu Euskaralditik.
  • Herri-batzordea arduratuko da herria mugitzeaz eta unea-uneko lanak egiteaz (euskarrien banaketa, txapak, ekitaldiak, …).
  • Herri-batzordeak bere herrian izen emandakoen datuetara sarbide izanen du, Euskaraldiko gaiak jorratzeko: jakinarazpenak, ekitaldiak, txapa banaketa…

Izena emateko, ezinbestekoa da herrian biltzea eta batzordea eratzea (herritarrak, udaleko ordezkariak, euskara elkarteko kideak, herriko bestelako eragileak… ) eta guztion artean erabaki 2019-2020ko Euskaraldian parte hartu nahi den. Aurreko Euskaraldian aritutako batzordea bada, gomendagarria da kide berriak topatzea. Honetarako hainbat baliabide jarri dituzte eskuragarri: txostena, gida, kartel mutuak…

Zure herrian batzorde bat eratu nahi baduzue datorren Euskaraldia bultzatu eta bertatik antolatzeko, hemen duzu herri-batzordea izena emateko lotura.

Ekaina hasieran Euskaraldia 2019-2020rekin lehen hartuemana izaten

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena