Euskara irakasle izateko oinarrizko ikastaroa

AEK euskaltegiek lan poltsa daukate irakasle beharrak asetzeko, eta lan poltsa osatzeko formakuntza ikastaroak antolatzen ditu. Gure eskualdean, maiz suertatu da tokiko euskaltegietan irakasleen beharra izatea, lan aukerak badira! Albistea ilustratzen duen kartelean dituzue aurtengo formakuntza-aukerak.

Era berean, AEKtik jakinarazi nahi dute LAN POLTSA berritzen ari direla Nafarroan; beraz, interesatuta bazaude, haiekin harremanetan jartzeko eskatzen dute.

Aurreko artikuluaDenboraldi hasierarik onena: Txokolipuinak beteta eta antzezlan aparta!
Hurrengo artikuluaKafe tertulia eta euskAHALdun tailerra: euskaraz eroso eta gehiago