Denboraldi hasierarik onena: Txokolipuinak beteta eta antzezlan aparta!

Asteazken arratsalde honetan Gareanen eskutik bi saio ikusgarri izan ditugu Lizarran. 18:00etan, aurrena, Txokolipuinak beteranoak aspaldiko denboraldi hasierarik onena izan du Izaskun Mujikarekin: 54 haurrek gozatu ahal izan dute ipuin bikain hauetaz.

Ondoren, hogeita hamar lagun pasak Bihotz Salataria antzezlanarekin sugestioen zurrunbilo batean sartu dira eta protagonistak nahieran eraman ditu ikusleak Edgar Alan Poeren “The Tell-Tale Heart” ipuin ezagunaren bertsioan. Honen lekuko ondoko argazki sorta:

Bihotz salataria antzezlana, Atx Teatro
Bihotz Salataria

Bihotz 2

Bihotz4

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena