Nafarroako Gobernuak eta 35 toki entitatek (Lizarra? kanpaina irailaren 3an aurkeztu zen eta oraindik ez dugu haren sare sozialetan ikusi) herritarrak euskaltegietan matrikulatzera bultatzeko kanpaina aurkeztu du: “kanpaina honen helburua Nafarroako biztanle gehienak ukitzea da: hala euskara inoiz ikasi ez dutenak, nola noizbait zertxobait ikasi zutenak; hala Nafarroan sortuak, nola beste erkidego batean nahiz atzerrian sortuak baina Nafarroara etorri direnak. Herritar guztiak euskarara hurbiltzera animatu nahi ditugu”.
Horretarako, aurten, kanpainak euskara jakiteak eskaintzen dituen bizipen berriak eta ematen dituen aukerak azpimarratu ditu. Mezuak: “Ez galdu une hau. Ez galdu aukera hau“, euskaraz bizi daitezkeen lau egoerari lotuta agertzen dira. “Kanpainak, herritar guztiei zuzenduta badago ere, gazteengan jartzen du arreta, eta karteletan egoera aberasgarriak edo euskarari esker zabaltzen diren aukerak erakusten dira: seme-alaba txikiekiko harremana, lagun berriak, lan-aukerak, euskarazko kultura-eskaintza zabalaz gozatzea…“. Gaztelaniaz eta euskaraz ez ezik, arabieraz, frantsesez eta ingelesez ere ematen da funtsezko informazioa.
Informazio gehiago Euskarabidearen webgunean.