Euskaltegien kanpaina: agerraldi publikoa, emozioak lantzeko tailerra, dastatze mikro-ikastaroak…

Euskaltegiak kanpaina betean dabiltza eta bertako AEK-k honako hitzorduak proposatzen dizkigu. Bihar, asteartea, arratsaldeko 18:30ean agerraldi publikoa eginen da herri argazkia ateratzeko asmoz eta, honela, herritarrak gonbidatu euskara ikastera.

Baina, ez geratu lo, bi izen emate martxan baitaude une honetan. Batetik, azken plazak geratzen dira “Beldurrak eta emozioak kudeatzen ikasteko” tailerrean, asteazkenean izanen da eta, bestetik, euskara ikasten hasteko zalantzak dituztenendako aukera aparta: euskara dastatzeko bi mikro-ikastaro Aritzalan (Deierri).

Irailak 10, asteartea, agerraldi publikoa. 18:30ean Lizarrako San Martin plazanIrailak 11, asteazkena, Beldurrak eta emozioak kudeatzeko tailerra. 19:00etan Gazteriaren Etxean. Azken lekuak! izena eman!Irailak 17, 18, 19 euskara dastatzeko mikro-ikastaroak Aritzalan (Deierri). Izen emateko azken eguna irailak 14 (ostirala). Ikastaroak doan. Mailak: Zero maila eta A1-A2 (bi mikroikastaro)

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena