Bi mikro-ikastaro euskara dastatzeko: hasiera maila eta oinarrizko maila

Hasi euskara ikasten eta harritu zaitez deskubrituz heldutasunean nola ikasten diren hizkuntzak. Metodologia komunikatiboa. 2 mikro-ikastaro, 2 maila.

  • Bi ikastaroak: eskolak irailaren 17, 18 eta 19an. 18:00etatik 20:00etara Montalban Gizarte Etxean (Aritzala – Deierri).
  • Izen ematea: doan, baina beharrezkoa, 948 012 012 telefonoan. Epea: irailak 13. Gutxienez 6 lagun.
  • Bi maila: Hasiera maila eta Oinarrizkoa. Bi ikastaroak leku, ordu eta data berberetan. Ludoteka zerbitzua izanen da. Zalantzak: 622154523 – euskara.irantzu@gmail.com

* Hasiera maila: aldez aurreko (ia) euskara ezagutzarik gabe.
** Oinarrizko maila: aldez aurreko gutxieneko euskara ezagutza. Orientagarri: Europako erreferentzi markoko A1-A2 mailak edo eskolan A ereduan ikasi zutenek (euskara soilik ikasgai).

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena