Bertan, kezkatzeko datuak badaude ere, zer ospatu ere bada: Izarbeibarren 15 talde eta 130 ikasle ditugu, iaz garai honetan baino bi talde eta 10 ikasle inguru gehiago, Lizarraldean berriz 9 talde (+ autoikaskuntza) eta 99 ikasle, iaz garai honetan genuen ikasle kopuru antzekoa baina talde bat gehiagorekin; zorionak beraz bi euskaltegiei emaitza pozgarri hauengatik. Dena den, esan badaiteke ere ikasle kopuruan eta taldeetan gora egin dela, talde bakoitzak duen ordu kopuruan ez da gauza bera gertatu, egungo jendartearen isla ote?
Oraindik garaiz zabiltzate euskaltegian izena emateko edota jendea euskaltegira animatzeko, martxan jarri diren klaseak, ordutegiak, ikasgela-lekuak eta haien ezagutza-mailak ondoko estekatan dituzue:
Errobi euskaltegiko ordutegiak (Izarbeibar eta Mañeruibar).
Beinat Etxepare euskaltegiko ordutegiak (Lizarraldea).