Errigora saskia azaroaren 14ra bitarte! Eskatu eta lagundu!

@errigora

Martxan da Errigora saskia eskuratzeko epea, urriaren 24tik azaroaren 14ra. Agerreko —alegia, Nafarroa erdi eta hegoaldeko— produktuz osatutako 3 saski eskainiko dira eta horien balioaren %25 zonaldeko euskalgintzari bideratuko zaio.

Ekin eta ekin, urteak dira jada Agerrean euskara sustraitzeko lurra landu eta iraultzeko lanetan gabiltzala. Auzolan erraldoi batean lantzen dugu lurra, euskalzaleon arteko elkartasunez ematen diogu zolari behar duen eguzki, ur eta haizea.

Euskara hauspotzeko dabiltzan eragileek denon ekarpena behar dute baliabide ekonomikoz hornitzeko, baita haien eguneroko batailetan gainontzeko euskaltzaleen babesa eta arnasa sentitzeko ere. urraldeak batuz indarrak biderkatzeko aldia da Euskarari Puzka kanpaina, Nafarroa hegoalde eta erdialdeko euskalgintzari behar duen haize bolada bidaliko diogu denon artean puzka! Hartu hemen zure saskia.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena