Errigora saskia azaroaren 10era arte

Irekita dago jada, eta azaroaren 10era arte luzatuko da, Errigorako saskia eskatzeko epea. Azken urtean bezala, 3 saski ezberdin daude aukeran, hiru prezio, eta prezio horien %25 zonaldeko euskalgintzari bideratuko zaio.

Eskaera online egiten da (hemen), ordaindu eta ondoren aukeratutako banaketa-puntura eramango dute. Lizarraldean honako banaketa-puntuak daude: Lizarran eta Lodosan, bietan euskaltegia eta Ikastola, Garesen euskaltegia eta Vianan ikastola. Sartagundan eta Sesman Errigora guneetan, eta Andosillan Herriko Gazteak elkartea (Fonda Marin zena).

Errigorak azaldu du 2013tik 1.635.000 euro baino gehiago bideratu dituela Nafarroa hegoaldean eta erdialdeaneuskaldunak sortzeko herritik jaiotako egitasmoak sustengatzera. Eta, aldi berean, diru-ekarpen hori sortzeko bidea elikadura-burujabetzara pausuak emateko” baliatu dute.

Errigoraren aurtengo leloa “Bat egiteko garaia da” da:

  1. Lehenik, zonifikazioa gainditzeko garaia delako.
  2. Bigarrenik, Agerrean bereziki, euskararekin berradiskidetzeko eta euskararentzako aldekotasun berriak biltzeko garaia delako.
  3. Hirugarrenik, Agerreko euskaltzaleak bildu eta aurrerako bidea bateratzeko garaia delako.
  4. Eta laugarrenik, Nafarroarekin bat egiteko garaia dugulako euskal herritarrrok orohar, herri senez, euskarari mugak kentzeko eta elkarrekin aritzeko.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena