Entzun al duzu “ikusi al duzu”? Maddi Etxeberriaren lehen abestia

Maddi Etxeberria Lopetegi, gazte izanagatik, hasiberri den bide luzea du jada musikagintzan. Horren erakusgarri Gustavo de Maeztu museoarekin duen elkarlana, “zer soinua dute koadroek?” kolaborazioarekin soinu-banda jarri dio museoko koadroei.

Oraingo honetan, ordea, bere lehen abestia aurkeztu digu artistak. Indartsua, grinatsua, doinu , haren Instagram postean azaldu bezala: ‘Ikusi al duzu oka bota nuen nire barru-barrutik suge busti bat bezala. Hitz-jokoak asko gustatzen zaizkit, baina hemengo hitz bakarra ere ez da artifiala. Baratzeko sagarrondoa nire amona Lutxirena zen eta urtetan sentitu izan dut ez nintzela aski basati. Exorzismo bat da eta maitasun-kanta bat.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena