Ekimen berria euskara sustatzeko, Garesko Ernai gazte taldea

Garesko Ernairen ekimena

Informazio gehiago eta kartelak ikusteko, jo Garesko Auzalan webgunera.

Garesko Ernai gazte taldeak euskararen erabilera bultzatzeko ekimena antolatu dute. “Euskararen gaian gazteengan hutsune nabaria dela ikusita, haientzako zerbait sortzen saiatu gara“, horrela euskaldun eta gazteen artean “sare txiki bat sortzeko helburuarekin” datozen asteotarako honako egitaraua prestatu dute:

Urriaren 12an, larunbata: 19.00etan plazan jolasak plazan (Hitza pasa, Mihiluze…)
Azaroaren 1ean, ostirala: 19.30ean Erabilera Anitzeko Gelan, pelikula: Kutsidazu bidea, Ixabel.
Azaroaren 9an, larunbata: 19.00etan Gaztetxean, aisialdiari buruzko hitzaldia (Itziar Martinez) + euskal afaria.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena