Larunbatean berriz, euskararen eguna ospatu zuen Irriherrik Oteitzan. Bertan, eguraldi onak lagunduta, 200 lagun elkartu ginen bazkaltzen eta jai giroan eman genuen egun osoa: zozketak, haurrentzako tailer eta jolasak, puzgarriak, ipuin kontalaria, kontzertuak, batukadaren girotzea … Ezin ahaztu, ongi pasatzea eta aldarrikatzea uztartzen zirela jai honetan eskari bikoitza eginez: Udalei batetik eta Nafarroako Legebiltzarrari bestetik. Entzunen al dute! Honek denak Diario de Noticiasen bi albistetan izan du oihartzun (artikuluak gaztelaniaz), aldarrikapena eta jaiaren kronikatxoa.
Euskararen eguneko egitarau oparoaren baitan hainbat eragilek antolatutako Euskaraz Bizi Nahi Dut oztopo-lasterketak ditugu. Hauetan adin guztietako 95 parte hartzaile izan genituen eta argazki sorta ederrak utzi zizkiguten haur zein helduen oztopo-lasterketek. Datozen egunotan lasterketa hauen bi argazki galeria argitaratuko ditugu, adi egon beraz!