![]()
(EH Sukarra, Wikipediatik hartutako argazkia)
Azaroak 28, larunbata, EH Sukarraren kontzertua Garesko Vinculo etxean. Kontzertua 21:00etan hasiko da eta ondotik Euskara Kultur Zikloaren amaiera ospatuko da afari batekin Aloa tabernan.
Kontzertua doakoa da baina gonbidapenak eskuratu behar dira, berauek bi aste lehenago banatuko dira, 16tik aurrera beraz, udaletxean eta euskaltegian. Afari txartelak aldiz 15 euroan emanen dira, udaletxean eta euskaltegian ere.
EH Sukarraren bideo berria:
http://www.eitb.eus/eu/gaztea/bideoklipak/bideoak/osoa/3554738/bideoa-eh-sukarra-taldearen-aspaldiko-loreak-kantuaren-bideoklipa/



