D eredua zonaldean: gaur Abartzuzan Legebiltzarkideak eta igandean martxa Lizarratik Bilatortara

Gurasoak

(Familiak Abartzuzan Legebiltzarkideei ongi etorria ematen)

Gaurkoan Nafarroako Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordeko ordezkariak etorri dira Abartzuzako eskolara eta udaletxera. Jakina denez Abartzuza Eremu Mistoan dago baina euskaraz ikasi ahal izateko Lizarrara mugitu behar dute familiek. Aurten 6 matrikula berri izan dira eta denek D eredua eskatu dute, 3-6 bitarteko adinean 11 haur daude guztira eta 4-k A eredutik D eredura igarotzea eskatu dute ere. Egoera ezin aproposagoa euskarazko murgiltze eredua abiatzeko, kontutan izanda gainera bi irakasle jubilatzekoak direla eta euskara profila dutenak eska daitezkeela.

Horrekin batera eskualdeko landa eskola eraikitzea eskatu dute, inguruko haurrek Lizarrako eskolak dituztelako erreferente. Landa eskola eraikitzeko 2005ean Nafarroako Gobernuko ordezkariek konpromisoa hartu zuten eta udalak lur sailak erosi zituen, gaur da eguna non oraindik ez den eraiki, eta Udala hori dela eta zorpetuta. Eskariak hiru dira beraz: (1)eskualdeko landa eskola egitea, (2)azpiegitura duina izatea, (3)gurasoek eskatzen duten hizkuntza eredua ezartzea, hau da, D eredua.


Familiak ongi etorria ematen Legebiltzarkideei Abartzuzako eskolara:

GurasoakOngi etorria 1
Ongi etorria 2Ongi etorria 3

Jakina denez, Nafarroako Gobernuak ezetz erantzun du. Ezezko hori erabat ulergaitza suertatzen da Bilatortan PAI ezarri dutenean, haur gutxiagorekin, eta aurten inork eskatu gabe eta irakaslegoaren iritziaren aurka, Arroitzen inposatuko dutela PAI, baita ere haur gutxiagorekin. Konparaketa ekidin ezina da. Ratioa batzuei aplikatzen zaie eta besteei ez? Irizpidea argia ematen du: euskarari arnasarik ez.

Udaletxean egindako bilera
(Udala, Eskolaren aldeko Batzordea, Eskolako kideak, herritarrak eta Legebiltzarkideak):

Bilera

Bestetik, Bilatorta “Eremu ez euskaldunean” kokaturik dago, Lizarra eta Abartzuza ondoan, eta 11 haurren gurasoek D eredua eskatu dute. Hauei ere ez zaie aukerarik eman. Egoera hori salatzeko eta aldarrikatzeko Lizarrako Hobi Saindutik abiatuko gara 11:00ak aldera eta Bilatortako Udaletxearen atzeko frontoira joanen gara. Bertan hamaiketakoa eta Hamarratz txokoa izanen dira.

Lizarra Bilatorta

Eta hemen Bilatorta eta Oteitzako gurasoek haien egoera kontatzen eta martxara deitzen:

1 IRUZKIN

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena