Udarekin batera Gareanen eskutik Udan Blai programa jarri dugu martxan. Hala, lehen saioa uztailaren 15ean izanen dugu: buruarinen tailerra. Saioa 19:00eta hasiko da eta ordubete pasa iraungo du. Ohi bezala, Los Llanoseko Intxauspe txokon izanen da, Lizarra Ikastola eta Los Llanos Kulturagunearen artean.
Bost eta hamabi urte bitarteko haurrek parte har dezakete eta 5-9koek helduren baten laguntza beharko dute. Ezinbestekoa da aldez aurretik izen ematea, eta izena emateko epea uztailaren 12an amaituko da, larunbatean. Prezioa 7 euro dira eta formulario bidez egin behar da: https://forms.gle/apbTGUQFPQ4bEEA3A
Izena ematearekin batera egingo den buruarina adierazi behar da, tailerreko gidariak beharrezko materiala ekarri dezan.





