Bueltan da: Lizarran Kantuz

Larunbat honetan, ezohiko ordutegian, buelta da Lizarran Kantuz. Irailean proba g¡sa eta Nafarroa Oinezen saio bana eginda, inoiz baino osasuntsuago datozkigu Lizarraldeko eztarriak.

Hori bai, adi ordu aldaketari! Arratsaldean beharrean eguerdian izanen baita, larunbatean 12:30ean Baxe Nafarroa karrikatik abiatuta. Honen arrazoia bikoitza da, ordutegi berria probatu eta arratsaldean, Kantuz-en ohiko ordutegia den horretan, 20:00etan Los Llanos Kulturagunean Habia taldearen kontzertu aparta. Kantuzaleen bihotza erdibitua izan ez dezaten, bietara joan ahal izateko.

Lizarran Kantuz Nafarroa Oinezen

 

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena