Bueltan da, aldaketekin: Txokolipuinak

Txokolipuinek etapa berri bati ekingo diote astearte honetan. Batetik, proiektuak hasiera-hasieratik etxe ezinhobea izan du La Bota elkartean, baina aurten ipuin-saioak Musika Eskolako Alfonso Ugarte erabilera anitzeko aretora lekualdatuko dira. Bestalde, Ines Bengoak txanda hartuko dio Mikel Diazi saioen antolaketan. Gareanek eskerrik beroenak eman nahi dizkie, bai Mikel Diazi bai La Bota elkarteari, hainbertze urtetako inplikazioagatik.

Beraz, lehen Txokolipuinak saioa asteartean izanen da (ez ohiko zuen asteazkenean), 17:30ean (ez ohiko zuen 18:00etan) eta Musika Eskolako Alfonso Ugarte erabilera anitzeko aretoan izanen da (ez ohiko zuen La Bota elkartea).

Aurtengo Txokolipuinak Musika Eskolan. Astearteetan 17:30ean

@Lizarrako Udala

Hori bai, ohi bezala, ipuinen goxotasunak eta saio erdiko txokolatolgia meriendatxoak ederki gozatuko dute haurren gogoa. Gogoratu Txokolipuin saioak HH3, LH1 eta LH2 ikasmailetako haurrei zuzendurik daudela eta bi euro kobratuko direla sarreran.

Horretaz gain, lehen saio honetarako, bertaratzen diren gurasoei eskatuko zaie unetxo batez geratzea saio berrien gaineko azalpena emateko eta antolaketan lagundu ahal duten eskatzeko.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena