Bolbora taldeak Munduari Bira bideoklipa argitaratu du

Lizarraldeko Bolbora taldeak Munduari Bira abestiaren bideoklipa argitaratu du. Abesti hau taldearen hirugarren diskoko abestia da eta bideoklipa Errezun (Deierri) grabatu dute.

Hala, taldeak eskerrak eman nahi dizkie bideoaren grabaketan parte hartu zuten guztiei,  Errezuko herriari eta Txiritingari: “Gauza asko aldatzeko ditugulako eta literalki, munduari bira eman behar diogu zentzu askotan. Ez al duzu uste? Ozen ohiukatu: Munduari Bira!!!!”

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena