Atzoko egunez bi jai herrikoi izan genituen, bata Euskaraz Bizi Nahi dut jaiaren IV. edizioa eta bestea Larraiza dantza taldearen 50. urteurrena dela eta, Noraezean ikuskizuna Llanos Aisialdi Gunean. Biak egun berean izanik ere, zer dela eta albiste berean txertatu? Bada, euskal dantzaren transmisioan gako den taldea izateaz gain, atzoko emanaldia zirraragarria izan zelako. Eta, horrekin batera, saioan bertan hizkuntzen erabilerari trataera fina eman ziotelako. Besteak beste:
Sarrera euskaraz lehenik, gero gaztelaniaz
Saioaren muina erdia euskaraz eta erdia gaztelaniaz, proiekzioan azpitituluak
Errepikapenik gabe (sarrera salbu)
Euskara ederrean
Hemen Noraezean ikuskizunaren pasarte txiki bat: