[Bideoa] Kirola euskaraz eta Euskaraz Bizi Nahi dut lasterketak iragartzen

Joan den irailaren 12an Kirolaren Eguna izan genuen Lizarran eta Koroatze plazan jarduera anitz egin ziren. Besteak beste zunba saio martxoso bat eta Gymtonic saioa. Azken hau euskaraz gidatu zuen Ainhoak eta ederki pasatzeko aukera izan genuen, 2014ko Kirolaren egunean ere euskarazko Gymtonic saioa gozatu ahal izan genuen. Albiste hau laguntzen duen bideoan bi saio horien pasarteak ikus ditzakezue 2 minututan.

Bestetik, datorren urriaren 23an, ostiralarekin, Euskaraz bizi nahi dut lasterketak ospatuko dira. Aurtengo berritasuna, 2014ko Euskaraz bizi nahi dut flash-moba beharrean, zunba saioa izanen dela.

Aurreko artikuluaEuskara praktikoa Lizarran. Gurasoak, merezi dizue euskara ikastea! [Bideoa]
Hurrengo artikuluaEuskaraz Bizi Nahi dut film labur lehiaketaren gala. Lizarratik film labur bat