Orain aste batzuk bi finantziazio-egitasmo jarri ziren abian euskararen alde lan egiten ari diren bi eragileren partez. Batetik, Izarbeibarko Tortotxiki Fundazioak 2013ko “Zuk aukeratu, zuk erabaki”-ren baitan 50.029 proiektua aurkeztu du. Momentu honetan 108 lagunek aukeratu dute eta, hortaz 1.080€ eskuratzeko bidean da.
Bestetik, Nafarroako IKA euskaltegiek “Milaka Argi Nafarroan“ kanpaina abian jarri zuten ere; horren bitartez herriz herri diru ekarpena egin ahal zaie. Gaur egun, Lizarraldeko eta Izarbeibarko 9 herritako lagunek (Lezaun, Mendabia, Aritzaleta, Etxabarri, Zirauki, Lizarra, Sorlada, Armañanzas eta Viana) egin dute ekarpena eta 430€ bildu dira.