Bertso-Korrika saioa Lizarran: bideoak, argazkiak, gertatuak …

Bertso Korrika Lizarran

Astearte honetan, 19:30ean, Lizarrako euskaltegiak eta bertso-eskolak Bertso-Korrika antolatu dute. La Bota Peñan egin den saio honetara 80 lagun inguru etorri dira, aulki nahikorik ez eta askok zutik edota elkarteko barran eserita jarraitu behar izan dute saioa. Ikusleen artean Lizarrako eta Mañeruko euskara ikasleak zein bestelako euskaldun eta gazte asko izan dira adi-adi saioa jarraitzen. Euskaltegiko ikasleak izan dira, hain zuzen ere, bertso saioko ariketak eta gaiak klasean prestatu dituztenak. Jarraian, bertso emanaldiko saio gehienak, bideo laburretan grabatuta. Jarraitu irakurtzen.

Gai jartzailea Pello eta honen laguntzaile Egoitz izan ditugu, biak ala biak Lizarrako bertso eskolako ikasleak. Bertsolarien artean Aitor Irazustabarrena (Lizarrako eskolako irakaslea), Julen Zelaieta eta Oskar Estanga. Azken bi hauei bertsotarako gaia Lizarrara etorri bezain agudo agertu zaie, La Botara bertso saioa egitera etorri eta Botaz nahastu dira. Ez gaizki (ongi) pentsatu, ez dira ez ardotan galdu baizik eta Lizarran bi La Bota daudela. Bata, La Bota Elkartea da eta bestea La Bota Peña. Hortaz Elkartera joan eta hutsik topatu dute… Horrelako gauzak bakarrik bertsolariei pasatzen al zaie? Dena den azkenean, onik iritsi dira eta bertso-saiorako gaia erraz topatu dute. Pasadizo hau eta bertso saioko giroa ederki irudikatu eta borobildu zuten azken lau bertsoek, bukaerako agurrean egindakoak:

Oskar Estanga (1)
Inzertidunbre bat izaten da
saiotara etortzean
beste Botan inor ez zegon eta joan gara
mixeriaren ertzean
baino hona etorri ta haundia da
lortu duguna lortzea
La Bota hontan gure hitzekin
bakarrikan mozkortzea
Julen Zelaieta (2)
Horrelakotan plazer hutsa da
etortzea urrutitik
segi euskaraz bizitzen eta
segi euskaldun mundutik
ezina ekinez egina denez
zuek segi zuen bidetik
segi Botatik edaten baina
euskararen iturritik
Aitor Irazustabarrena (3)
Agurtzeko eta eskertzeko
hartuz mikro lekukoa
kilometroak bertsotan erraz
joan dira non da trukoa
euskara gisa bertsoa denez
plazer bat ai barrukoa
bertso korrika saio hau izan da
korritzeko modukoa
Oskar Estanga (4)
Euskaldun zarrak eta ez hain zarrak
hemen gaur gaude gustura
gu mozkortzeko Euskal Herriko
aintzinakoek edan (h)ura
ta zertarako hainbeste klase
Korrika ta abentura
ba guk bizi nahi dugulako hemen
eta bizi gure modura

Aurkezpen bertsoa. Oskar Estanga
http://youtu.be/crYAZ8jciI0

Aurkezpen bertsoa. Aitor Irazustabarrena
http://youtu.be/iwms5XY08g8

Lehen puntua emanda, bertsoa osatu. Julen Zelaieta
http://youtu.be/KTyfqKMOnTA

Lehen puntua emanda, bertsoa osatu. Aitor
http://youtu.be/Bj_V48V9KZE

Lehen puntua emanda, bertsoa osatu. Estanga
http://youtu.be/auKc53N4yhc

Zortzi oin emanda bertsoa egin behar. Aitor
http://youtu.be/iUTVJfMWleo

Zortzi oin emanda, bertsoa osatu behar. Estanga
http://youtu.be/ERoPZ3tcC7E

Oskar Estangak galderak eginez asmatu behar du hitz gakoa: zilborra. Aitorrek eta Julenek arrastoak eman behar.
http://youtu.be/Kan0p7FJssA

Aitorrek galderak eginez asmatu behar du hitz gakoa: Korrika Lekukoa. Julenek eta Oskarrek arrastoak eman behar
http://youtu.be/RtZxtjsm750

Oskar “euliak” Julen zirikatzen
http://youtu.be/rpOoV6b11kc

Julen ligatu nahian Aitorrekin, Aitor neska da eta neskak ditu gustuko ez mutilak
http://youtu.be/AnCet3cNLv4

Agurra. Denak
http://youtu.be/C7JPL6qprME

1 IRUZKIN

  1. Eskerrik asko egin duzun lanagatik, honela atzoko saioa nahi adina aldiz disfrutatu ahal izango dugu. Zorionak blog hau mantentzeagatik!

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena