Korrika 18 asteburu honetan izanen du bukaera handia Baionako kaleetan eta, bertaratzeko, Garesko eta Lizarrako euskaltegiek autobus bana prestatu dituzte. Lizarratik 8:00etak abiatuko litzateke autobus geltokitik eta ondoren 9:00etan Iruñean jende gehiago hartu (autobusa Lizarran beteko balitz ez litzateke Iruñean geratuko eta Lizarratik 9:00etan abiatuko litzateke). Autobuserako txartelak euskaltegian dituzue eskuragai eta 10€ dira Korrika Laguntzaileentzat eta 12€ besteontzako. Garesen aldiz goizeko 9:00etan abiatuko da autobusa bertako bus-paradatik eta 12€ prezioa izanen du (elkartzen den jende kopuruaren arabera 1-2€tan merketu liteke). Txartelak euskaltegian eskuragai, lehenbailehen hartu gaur baita azken eguna izena emateko.
Korrika 18ren amaiera ekitaldia eguerdiko 12:30ean izanen da eta bertan eskuz esku 2.000 kilometrotik gora Euskal Herri osoan barrena ibili den lekukoaren mezua ezagutu ahalko dugu. Aurreko orduetan baina azken kilometroak (tira, metroak ere izan litezke!) egin ahalko ditugu Baionako kaleetan. Horren ondotik jai-egitarau osoa izanen dugu hiru gunetan banaturik: Merkatua, San Andres eta Xhao kaia. Egitaraua ikusteko klikatu hemen.