Bertso afaria Lizarran: azaroak 27, Andoni Egaña eta Julio Soto. Txartelak salgai

Kartela

Aurten ere Ander Deuna ferien ostiralean bertso afaria izanen dugu. Aurreko bi urteetan bina bertsolari emakumezko hurbildu bazaizkigu, aurten bi gizonezko izanen ditugu gure artean: Andoni Egaña eta Julio Soto. Biek ala biek badakite zer den txapela janztea, bata Euskal Herriko txapelduna eta bestea Nafarroakoa izan baitira hainbat urtez.

Bertso-afariaren oinarrizko informazioa:

Bertsolariak: Andoni Egaña eta Julio Soto
Tokia: Gure Hizkuntza Elkartea
Hitzordua: Azaroak 27, ostirala, 21:30ean
Txartela: 25 euro, jada salgai Lizarrako Ikastolan, Katxetasen, euskaltegian eta Ino paper-liburu dendan

Aurreko artikuluaLizarraldeko testigantzak Berrian, soldaduska Saharan: «Traizio baten lekuko izan ginen»
Hurrengo artikuluaKultur Errota, zazpi urte Lizarrako kultura euskaraz aberasten