Bertso afaria Lizarran, argazki-kronikatxoa eta bideo laburrak.

bertso afaria Lizarran

Joan de ostiralean, giro apartan, bertso-afaria ospatu genuen Lizarrako Gure Hizkuntza elkartean Ander Deuna ferien ostiralean. Nerea Elustondo eta Erika Lagoma gerturatu zitzaizkigun eta luze joan zitzaigun gaua, elkartea ixtea lortu genuenerako 4:30 ziren. Giro ederraren irudiko, afariko gartsuenak 6:30ean etxeratu omen zirela, kontutan harturik tabernak hiruretatik itxita zeudela, ez da marka txarra. Gainera bertso eskolako bi kide (irakasleaz gain) bertsoren bat egitera animatu ziren eta, besteok, ordu txikitako “korrilloetarako” utzi genuen ariketa.

Bigarren urtez jarraian elkarte txiki geratu zaigu eta afarirako txartel guztiak saldu (aurten goiz, astearterako bukatuak zeuden). Ondoko lerrootan duzue argazki-kronika txikia eta hainbat bertso bideoz grabatuta. On egin, guri egin zigun!

Elkartea prestatzen eta sukaldatzen
mahaiak jartzensukaldatzen

Hainbat Mintzakide eta euskaltegiko ikasle afaltzen hasi aurretik (bertsolariak iritsi bezain agudo arrapatu genituen argazkirako!)
Mintzakideak eta ikasleak bertsolariekinMintzakideak afal aurretik

Afal aurreko giroa eta afaltzen
Afal-aurreammm

Afarian bete betean
afarianafaltzen

Bertso saioa adi-adi jarraitzen
bertso saioa adi adibertso saioa, adi-adi jarraitzen

Afaria eta gero, harrikoa egin behar!
harrikoa egiten

Eta bideo sortatxoa:

Pasarte laburra:

Gipuzkoarrak eta nafarrak:

Amatasuna:

Jendea zirikatzen:

Gauean abestutako bertso batekin geratu beharko banu, Nereak periferiaren inguruan egindakoarekin geratuko nintzateke, tamalez grabatu gabe geratu zen… denetan ezin da izan!

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena