Astelehenetik aurrera “Dodoa” podcasta haurren gozagarri

EITBk podcast bilduma berri osatu du berariaz haurrentzako. Saio horren helburua dira irudimena lantzea eta musika zaletasuna piztea, eta horretarako kantuaren eta entzumena erabiltzen ditu. Berrian jaso bezala: “Haurrentzako ‘Dodoa’ podcasta, datorren astean EITBn“.

Entzun nahi duzu? Bada, plataforma guztietan duzu entzungai, besteak beste: EITB podcast-en, ivoox edo spotify.

‘Dodoa’ podcasta haurren gozagarria da. Jabier Muguruzaren ekimena eta musikarekin eta Iñigo Astizen letrekin osatua. 2019an sortu zituzten abestien audio-osagarria. Bikoari, Mikel Azpiroz batu zaio, bere pianoa eta teknikarekin. Hiruen elkarrizketaren bidez ezagutuko ditugu podcast bilduman behia, ardia, lehoia, edota boa konstriktorra. Piztiekin batera, mamuren bat edo beste ere azaldu da podcat bilduma egiterakoan, baina kantuaren bidez uxatu dute…

Jakina, beti dodoaren duda-mudak argitzen ahalegintzen da hirukoa. Kantuan, Nieves Arilla eta Jabier Muguruza aritu dira. Dodoaren irudia, Pedro Balmasedarena da. Dodoa podcast bilduma, espresuki sortu dute Iñigok, Mikelek eta Jabierrek EITB podkastentzat. 

close

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena