Asteazkenean antzerkia: Altxor kutxaren bila

Datorren asteazkenean, abenduak 28, Los Llanos Kulturagunean familia-antzerkia izanen da euskaraz: Altxor kutxaren bila. Sarrerak online eskuragarri 3 euroan.

Bi pirata dibertigarrik Patatapocha pirataren altxorra aurkitu arte mundu osoan zehar izandako abentura eta zoritxarrak kontatuko dizkigute. Kontinenteetako kultura-aniztasuna, ohiturak, hizkuntzak eta istorio asko ezagutuko ditugu. Eta barruan zer egongo da? Urrezko txanponak? Bitxiak eta erlikiak? Ez. Altxor hori askoz aberasgarriagoa eta dibertigarriagoa da, eta guztiok gozatuko dugu.

Eva Azpilikueta eta Maitane Perez dira Galtzagorri eta Galtzabeltz piratak

IRAUPENA: 60 min
ZUZENDARIA: Maite Redin
EKOIZPENA: Tdiferencia S. Coop.
ANTZEZLEAK: Maitane Perez y Eva Azpilikueta.
EGILEA: Maite Redin.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena